Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi
Escrito por Itturri Merkatari ElkarteaItturri Merkataritza Elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina gauzatuko du asteazkenetik (hilak 19) aurrera. Urriaren 11 arte Itturri elkarteko komertzioetako bezeroek egindako erosketa bakoitzarengatik zozketa txartela jasoko dute.
Bigarren aldiz egingo du herriko merkatarien elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina. 100 €ko bost sari zozkatuko dituzte bezeroen artean, Itturriko komertzioetan erabiltzeko. Zozketa urriaren 13an egingo dute Doneztebe plazan, Garagardo Festaren bueltan.
Oiartzungo Udalak orain ere kanpainarekin bat egin du, komertzio ttikia indartzeko eta sustatzeko baliagarri diren ekimenak babesten baititu.
Herritarrak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpainan parte hartzera animatu ditu Udalak. Komertzio ttikia herriari bizitza emateko ezinbestekoa da. Bertan kontsumituz, herriko ekonomia indartzen da.
Herriko pertsonaia ezagunek Oiartzunen erosten dute, zuk??
Escrito por Itturri Merkatari ElkarteaHerriko pertsonaia ezagunek herriko komertzio txikitan erosten dute. Zuk??
Itturri Merkatari Elkarteak, ‘EUSKARA SALTSAN’ kanpainarekin bat egiten du
Escrito por Itturri Merkatari ElkarteaItturri Merkatari Elkarteak, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatutako ‘EUSKARA SALTSAN’ kanpainarekin bat egiten du. Kontsumitu gure jatetxetan, kontsumitu euskaraz!
Urteak dira, hogeita bat zehazki, Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Establezimendu horietan euskarak ahozko eta idatzizko presentzia handiagoa izatea du helburu egitasmoak. Horretarako, doako zerbitzu eskaintza egiten zaie (itzulpenak, maketazioa, paisaia linguistikoa euskalduntzeko euskarri desberdinak, aholkularitza teknikoa…).
Urtero, halaber, merkataritza sektore jakin batekin lanketa berezia egin ohi da. Gaur aurkeztu dituzte, hain zuzen ere, Oiartzungo Zuberoa jatetxean, 2018an Oarsoaldeko jatetxeei zuzenduko dizkieten ekimenak -Jesus Maria Martiarena, Lezoko alkatea, Nahikari Otermin, Pasaiako zinegotzia, Eneritz Arbelaitz, Oiartzungo alkateordea, Imanol Iparragirre, Errenkoalderen ordezkaria, Ion Zabaleku, Iturriren ordezkaria, eta Zuberoa jatetxeko Hilario Arbelaitz-.
“Euskara saltsan” izeneko ekimenean parte hartu nahi izan duten establezimenduei jendaurreko idatzi eta oharrak euskaratu zaizkie maiatzera bitartean. Maiatzean plateren hiztegia banatuko zaie eta urte osoan zehar menuak eta kartak euskaratuko zaizkie. Maiatzetik ekainera bitartean jatetxeetako arduradunak sentiberatzeko bideo bat zabalduko da webetan eta sare sozialen bidez.
Udazkenean, urriaren 15etik azaroaren 15era, jatetxeetako bezeroek orritxo batzuk izango dituzte eskura jan duten plater baten izena bertan apuntatu eta izena eta telefonoa jarrita, bertan izango diren kutxatan sartzeko. Zozketaren aitzakiarekin kanpainako irudia eta leloa eramango duten boligrafoak banatuko zaizkie establezimenduei, bezeroen artean oparitzeko. Gero zozketa egingo da eta herri bakoitzean 50 €ko 6 sari emango dira. 50€ horiek orritxoa entregatu zuen jatetxean gastatu beharko ditu irabazleak. Eskualde mailan bi lagunentzako otordua zozkatuko da Zuberoa jatetxean.
Guztira, 107 establezimenduk egin dute bat kanpaina honekin. Honen guztiaren inguruko berri oraindik ez duen merkatariren bat balego, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du. Honenbestez, Jose Angel Sánchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, jatetxeak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditu. Hizkuntza bera erabiltzea da errezetarik onena euskara indartzeko.
Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi
Escrito por Itturri Merkatari ElkarteaErosi Oiartzunen! kanpainako partehartzaileak
Escrito por Itturri Merkatari ElkarteaErosi Oiartzunen! kanpaina martxan jarri da Berria taldearekin eta Udalarekin batera
Escrito por Itturri Merkatari ElkarteaBerrialagun diren komertzioetan erosten duten herritarrek 1.000 €ko zozketan parte hartuko dute
Itturri Merkatari Elkarteak, Berria Taldeak eta Udalak; "Erosi Oiartzunen" kanpaina aurkeztu dute gaur. Udalak egitasmoa babestu du, komertzio ttikia sustatzeaz gain, euskarazko komunikabideak sustatzen laguntzen duen kanpaina hau ekonomikoki lagunduz.
Kanpaina hasi aurretik, herriko komertzio ttikian Berrialagunak bilatu ditu Berria Taldeak. 41 izan dira euskarazko egunkariko harpidedun egin direnak. Gaurtik (azaroak 30) abenduaren 15era arte, Berrialagun egin diren komertzio eta ostatuetan kontsumitzen duten herritarrek 1.000 €ko zozketan parte hartuko dute.
Zozketa Txerri Egunean (abenduak 16) egingo da eta 5, 10 eta 50 €ko bonoak banatuko dira, Berrialagun diren Oiartzungo komertzioetan gastatzeko. Berrialagun egin diren komertzioen artean, beste 1.000 € zozkatuko dira, Berria egunkarian publizitatean erabili ahal izateko.
Indarrak batzeko ahalegina
Berria egunkariko zuzendari den Martxelo Otamendik azaldu duenez, kanpaina honek "euskarazko prentsa heltzen ez den herritarrengana heltzen lagunduko digu". Euskal Herriko beste zenbait herritan ere antzeko kanpainetan parte hartu izan du Berria Taldeak, "hasieratik pentsatu genuen gu bezala txikiak direnekin egin behar genuela lan, elkar laguntzeko".
Jexux Leonet Oiartzungo alkateak kanpaina honek "Oiartzungo Udalarentzako garrantzitsuak diren bi lan-ildo lotzen" dituela azpimarratu du, "euskara eta merkataritza ttikia sustatzea". Euskalgintza zein komertzio ttikian lanean dihardutenen "konpromisoa errekonozitu" du Leonetek, aukera aprobetxatuz.
Ion Zabaleku, Itturri Merkatari Elkarteko lehendakariak, aldiz, "sariek herritarrengana heltzea erraztu eta euskara arloan elkarlana onuragarria" izango dela aitortu du. Era berean, Udala merkataritza ttikia sustatzeko ematen ari den babesa eskertu du.
ZABALEKU INFORMATIKA 10 BITXIAK SARIETAN GARAILE!
Escrito por Zabaleku informatikaAurten ere Gipuzkoako Bazkundeak 10 bitxiak sariak banatu ditu, Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenak saritzeko. 10 saritu horien artean Oarsoaldeako sariduna elkarteko kide den, Zabaleku Informatika izan da. Modu honetan sari hau lehen aldiz Oiartzuna ekartzea lortu da. Ea hurrengo urtetan ere Oiartzunen mantentzea lortzen dugun!
Ondorengoak izan dira saritu guztiak:
Deba Garaia eskualdekoek Bergarako Mujika Burdindegia saritu dute. Urola Garaikoek Legazpiko Coro Paternain ileapaindegia. Debabarrena eskualdekoek Eibargo Carnicería Otegui eta Bidasoaldekoek Irungo Nanas Boutique Infantil saritu dute, Donostian Kefren dekorazio denda saritu duten bitartean. Donostialdean berriz, Hernaniko Hiru haur arropa denda saritu dute eta Goierri aldean Ordiziako mARTa eskulan, jostailu eta opari denda. Oarsoaldea eskualdean Oiartungo Zabaleku Informatika saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Tolosako BáB Singular Store. Urola eskualdekoek, azkenik, Azpeitiako Xaxarki estetika saritu dute.
Itturrik eta Udalak elkarlan hitzarmena sinatu dute
Escrito por Itturri Merkatari ElkarteaItturri Merkatarien Elkarteak eta Oiartzungo Udalak merkataritza txikia sustatzeko helburu komuna dute. Elkarlanean ari dira horren mesedetan, eta, bide horretan, beste aurrerapauso bat eman dute.
Eneritz Arbelaitz Oiartzungo alkateordeak eta Ion Zabaleku Itturri elkarteko lehendakariak hitzarmen berri baten berri eman dute. Horrela, udalak, aurten, 5.000 euroko diru laguntza eman dio Oiartzungo merkatari txikiak barnebiltzen dituen elkarteari. Elkartea biziberritzea eta merkataritza txikiaren aldeko lanean jarraitzea da laguntza horren helburua. Jakinarazi dutenez, datozen urtetan ere elkarlanean aritzeko asmoa dute.
28 kide
Gaur egun, 28 kide ditu Itturri Merkatarien Elkarteak. Pasa den urtean, merkataritza txikia sustatzeko hausnarketa gune bat antolatu zuen udalak. Hortik ateratako ondorioetako bat izan zen merkatarien elkartea biziberritzea, eta —esaterako— pasa den uztailean aurkeztu zutenelkartearen webgunea.