Azteazkena, 29 Azaroa 2017 11:33

ZABALEKU INFORMATIKA 10 BITXIAK SARIETAN GARAILE!

Nork idatzia:
Baloratu artikulua
(0 botu)

Aurten ere Gipuzkoako Bazkundeak 10 bitxiak sariak banatu ditu, Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenak saritzeko. 10 saritu horien artean Oarsoaldeako sariduna elkarteko kide den, Zabaleku Informatika izan da. Modu honetan sari hau lehen aldiz Oiartzuna ekartzea lortu da. Ea hurrengo urtetan ere Oiartzunen mantentzea lortzen dugun!

Ondorengoak izan dira saritu guztiak: 

Deba Garaia eskualdekoek Bergarako Mujika Burdindegia saritu dute. Urola Garaikoek Legazpiko Coro Paternain ileapaindegia. Debabarrena eskualdekoek Eibargo Carnicería Otegui eta Bidasoaldekoek Irungo Nanas Boutique Infantil saritu dute, Donostian Kefren dekorazio denda saritu duten bitartean. Donostialdean berriz, Hernaniko Hiru haur arropa denda saritu dute eta Goierri aldean Ordiziako mARTa eskulan, jostailu eta opari denda. Oarsoaldea eskualdean Oiartungo Zabaleku Informatika saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Tolosako BáB Singular Store. Urola eskualdekoek, azkenik, Azpeitiako Xaxarki estetika saritu dute.

Irakurri 2458 irakurketa Azken eguneraketa Azteazkena, 29 Azaroa 2017 11:34