PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTX
Nork idatzia: Urrats Kopia PaperdendaPrestatu zaitez 2019rako URRATSen.
Nork idatzia: Urrats Kopia PaperdendaEGUTEGIAK: paretean txintxilikatzekoak, maihan jartzekoak,..
AGENDAK: dietarioak, astekoak, egunekoak,...
Artile berriak
Itturri Merkataritza Elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina gauzatuko du asteazkenetik (hilak 19) aurrera. Urriaren 11 arte Itturri elkarteko komertzioetako bezeroek egindako erosketa bakoitzarengatik zozketa txartela jasoko dute.
Bigarren aldiz egingo du herriko merkatarien elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina. 100 €ko bost sari zozkatuko dituzte bezeroen artean, Itturriko komertzioetan erabiltzeko. Zozketa urriaren 13an egingo dute Doneztebe plazan, Garagardo Festaren bueltan.
Oiartzungo Udalak orain ere kanpainarekin bat egin du, komertzio ttikia indartzeko eta sustatzeko baliagarri diren ekimenak babesten baititu.
Herritarrak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpainan parte hartzera animatu ditu Udalak. Komertzio ttikia herriari bizitza emateko ezinbestekoa da. Bertan kontsumituz, herriko ekonomia indartzen da.
Herriko pertsonaia ezagunek Oiartzunen erosten dute, zuk??
Egilea Itturri Merkatari ElkarteaHerriko pertsonaia ezagunek herriko komertzio txikitan erosten dute. Zuk??
Gehiago...
Hortzak garbitzen dituzunean odolik nabaritzen al duzu zure entzietan?
Nork idatzia: Arkupe Hortz KlinikaIgogailurik ez duzu eta ez dakizu zer egin!!!
Zatoz gurera eta guk egingo dizugu zure neurriko ahurrekontua!
Itturri Merkatari Elkarteak, ‘EUSKARA SALTSAN’ kanpainarekin bat egiten du
Egilea Itturri Merkatari ElkarteaItturri Merkatari Elkarteak, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatutako ‘EUSKARA SALTSAN’ kanpainarekin bat egiten du. Kontsumitu gure jatetxetan, kontsumitu euskaraz!
Urteak dira, hogeita bat zehazki, Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Establezimendu horietan euskarak ahozko eta idatzizko presentzia handiagoa izatea du helburu egitasmoak. Horretarako, doako zerbitzu eskaintza egiten zaie (itzulpenak, maketazioa, paisaia linguistikoa euskalduntzeko euskarri desberdinak, aholkularitza teknikoa…).
Urtero, halaber, merkataritza sektore jakin batekin lanketa berezia egin ohi da. Gaur aurkeztu dituzte, hain zuzen ere, Oiartzungo Zuberoa jatetxean, 2018an Oarsoaldeko jatetxeei zuzenduko dizkieten ekimenak -Jesus Maria Martiarena, Lezoko alkatea, Nahikari Otermin, Pasaiako zinegotzia, Eneritz Arbelaitz, Oiartzungo alkateordea, Imanol Iparragirre, Errenkoalderen ordezkaria, Ion Zabaleku, Iturriren ordezkaria, eta Zuberoa jatetxeko Hilario Arbelaitz-.
“Euskara saltsan” izeneko ekimenean parte hartu nahi izan duten establezimenduei jendaurreko idatzi eta oharrak euskaratu zaizkie maiatzera bitartean. Maiatzean plateren hiztegia banatuko zaie eta urte osoan zehar menuak eta kartak euskaratuko zaizkie. Maiatzetik ekainera bitartean jatetxeetako arduradunak sentiberatzeko bideo bat zabalduko da webetan eta sare sozialen bidez.
Udazkenean, urriaren 15etik azaroaren 15era, jatetxeetako bezeroek orritxo batzuk izango dituzte eskura jan duten plater baten izena bertan apuntatu eta izena eta telefonoa jarrita, bertan izango diren kutxatan sartzeko. Zozketaren aitzakiarekin kanpainako irudia eta leloa eramango duten boligrafoak banatuko zaizkie establezimenduei, bezeroen artean oparitzeko. Gero zozketa egingo da eta herri bakoitzean 50 €ko 6 sari emango dira. 50€ horiek orritxoa entregatu zuen jatetxean gastatu beharko ditu irabazleak. Eskualde mailan bi lagunentzako otordua zozkatuko da Zuberoa jatetxean.
Guztira, 107 establezimenduk egin dute bat kanpaina honekin. Honen guztiaren inguruko berri oraindik ez duen merkatariren bat balego, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du. Honenbestez, Jose Angel Sánchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, jatetxeak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditu. Hizkuntza bera erabiltzea da errezetarik onena euskara indartzeko.