Asteartea, 21 Azaroa 2017 09:53

Itturrik eta Udalak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Egilea
Baloratu artikulua
(0 botu)

Itturri Merkatarien Elkarteak eta Oiartzungo Udalak merkataritza txikia sustatzeko helburu komuna dute. Elkarlanean ari dira horren mesedetan, eta, bide horretan, beste aurrerapauso bat eman dute.

Eneritz Arbelaitz Oiartzungo alkateordeak eta Ion Zabaleku Itturri elkarteko lehendakariak hitzarmen berri baten berri eman dute. Horrela, udalak, aurten, 5.000 euroko diru laguntza eman dio Oiartzungo merkatari txikiak barnebiltzen dituen elkarteari. Elkartea biziberritzea eta merkataritza txikiaren aldeko lanean jarraitzea da laguntza horren helburua. Jakinarazi dutenez, datozen urtetan ere elkarlanean aritzeko asmoa dute.

28 kide

Gaur egun, 28 kide ditu Itturri Merkatarien Elkarteak. Pasa den urtean, merkataritza txikia sustatzeko hausnarketa gune bat antolatu zuen udalak. Hortik ateratako ondorioetako bat izan zen merkatarien elkartea biziberritzea, eta —esaterako— pasa den uztailean aurkeztu zutenelkartearen webgunea.

Irakurri 2212 irakurketa Azken eguneraketa Asteartea, 21 Azaroa 2017 10:03