Itturri - Oiartzun Dendak
  • Sarrera
  • Elkartea
  • Komertzioak
      • Arkupe hortz klinika
      • Baobab
      • Dixidu Diseinu Grafikoa
      • Elordi Janaridenda
      • Estanko eta loteri denda
      • Esnatu Altzariak
      • Garbiñe Estetika Zentroa
      • Itziar Edergintza
      • Izaro Arraindegia
      • Kabitxo Taberna
      • Kinkila
      • Lizar Harategi-Urdaitegia
      • Lizarralde Ortopedia
      • Mapfre
      • Nerea Jauregi
      • Mikel Elizetxea Masajista
      • Pausoz-Pauso Klinika Podologikoa
      • Pili Arraindegia
      • Txintxosta
      • Urkola Optika
      • Urrats Kopia Paperdenda
      • Zabaleku Informatika
      • Zubillaga aholkularitza
      • Elorsoro fisio osteopatia
      • Martin Harategia
  • Berriak
      • Elkartea
      • Komertzioen berriak
  • EU
  • ES

Itturri merkatari elkartea

 

Iturri Merkatarien Elkartea berriro jaio da. Urteetan geldirik egon ondoren, eta Udalak 2016an herriko merkataritza txikia suspertzeko plangintza egiterakoan, herriko merkataritza txikiaren elkartea biziberritu behar zela ondorioztatu zen.

Merkatariak elkarrekin hitz egiten, herrian zer egin daiteken aztertzen, eztabaidatzen eta erabakitzen hasiak gara. Herriari bizia ematen diote kaleetan dauden denda txikiek, herriko ekonomia bultzatzen dute, zerbitzu ona eskaintzen da herrian bertan, kalitatezko produktu eta zerbitzuak ditugu eta konfiantzazko arreta ere bai.

Hala ere, bultzadatxo bat eman beharra dagoela argi ikusi da, eta horretarako Itturri Merkatarien Elkartea bere bidea egiten hasi da. Merkatarien artean harremanak lantzen hasi gara. Horretarako gure zerbitzuen berri herritarrei ematen hasi gara sortu dugun web orriaren bidez, www.itturri.eus. Bertan elkarteko kide garenon informazioa aurki dezakezue, eskaintzak, ordutegiak edota albisteak.

Bestalde, Udalarekin batera herrian bertan kontsumitzeko ohiturak bultzatzeko kanpainak egingo ditugu. Hala ere, ezinbestekoa da merkatariez eta Udalaz gain, herritarrak, alegia, kontsumitzaileak ere herriko merkataritza txikia bultzatzeko kontzientziatzea. Pentsa dezagun momentu batez: nork nahi du merkataritzarik gabeko herri batean bizi? Puntu horretara iristeko prest gaude?

Herritarrei kontsumo ohiturez galdetu zitzaien merkataritza txikia suspertzeko plangintza egin zenean, eta inkesta 300 pertsonek erantzun zuten. %71,8k erantzun zuen astean behin gutxienez Oiartzungo tokiko komertzioan erosten zuela. Herritarren %68,2k, aldiz, astean behin gutxienez merkatal gune handiak bisitatzen ditu. Hala ere, herriko adineko herritarrek ohitura handiagoa dute herrian bertan erosteko. Inkestatuen %97k herriko komertzio txikiaren aldeko iritzia du, baina praktikan ez da ehuneko hori islatzen.

Teoriaren eta praktikaren arteko distantzia hori murrizteko oso garrantzitsua iruditzen zaigu kontzientzia lantzea. Sortu dugun web orriaren bidez Oiartzungo komertzioen inguruko informazioa zabaldu nahi dugu, baita bertan kontsumitzeak dituen abantailak nabarmendu ere. Izan ere, denda txikiek herriko ekonomia sustatzen dute, herrian bizitza egoteko ezinbestekoak dira. Kanpora barreiatzen den kontsumo gaitasuna herrian geratzeak dituen onurak herritar guztientzat direla ulertu behar dugu, herrian duinki bizitzea herritarron kontsumo erabakien menpe baitago. Aurreiritzi faltsuekin ere hautsi nahi dugu, komertzio txikia garesti denaren mitoa baitago, eta konparatzen hasiz gero, oso maiz ikusiko dugu hori gezurra dela.

Itturri berpiztu dugu, eta orain herritarrekin batera herria ureztatu nahi dugu, herria bizitu, komertzioak indartu eta horretarako zu ere bidelagun izatea nahi dugu.

Elkartean izena eman

Zure mezua bidali da, mila esker! Zerbait gaizki joan da! Beranduago saiatu. Captcha ondo bete mesedez
Castle Comfort Dive Lodge
Our Diving Club offers diving training that fits everyone’s needs, traveling around the world, underwater photography guide, movie nights and outdoor events, a wide range of dive clothing and gear, warm and professional approach to each and every diver, hot club drinks, delicious snacks and our hospitality.
Itturri - Oiartzun Dendak © 2023. Privacy Policy Zabaleku Informatika
Merkatarien Sarrera
Erabiltzaile-izena ahaztu zaizu? / Pasahitza ahaztu zaizu?